ideckia logo

ideckia

Smartphonea edo tableta aginte panel moduan erabiliz, ordenagailua kontrolatzeko sistema da ideckia.

Panela guztiz pertsonalizagarria da, nahi adina direktorio sortu daitezke eta direktorio bakoitzean nahi adina elementu jarri daitezke zure edukia antolatuta edukitzeko. Jokogintzarako, streaming-erako, software garapenerako, etxeko eta hainbat modutako automatizazioetarako erabili daiteke.

Plataforma anitza

GNU/Linux, Windows eta OSX-en funtzionatzen du. Guztiz eramangarria (<50MB). Zure SE-arentzat deskarga ezazu:

ideckia linux core link ideckia windows core link ideckia osx core link
Aukera amaigabeak

Komandoak exekutatu, idatzi pasahitzak, tekla-lasterrak sortu, mikrofonoa mututu, OBS Studio kontrolatu, ordu-zonak, eguraldia, atzera-kontaketa, tenporizadorea, zure lana erregistratu, ausazko koloreak sortu...

Ekintzen zerrenda
Direktorio mugarik ez

Ez dago gehienezko direktorio kopururik. Panel konplexuak sortu ditzakezu eta nahi adina direktorio eta direktorio bakoitzean nahi adina elementu prestatu hori dena behar bezala antolatzeko.

Egoera anitzeko elementuak, ekintza anitzeko egoerak

Aldatu item-aren egoera (testua, ikonoa...) klik egitean. Exekutatu ekintza bat edo gehiago egoera bakoitzeko.

Elementu finkoak

Izan itzazu beti eskura beharrezko elementuak, nahiz eta direktorio desberdinetan ibili.

Editore integratua

Internet nabigatzaile bat baldin baduzu, hortxe duzu editorea.

Ireki editorea
Elkarrizketa-koadroak

Ekintzetatik elkarrizketa-koadroak erabil ditzakezu erabiltzaileari informazioa eskatzeko: testua, pasahitzak, galderak, egun aukeraketa...

Ekarrizketa-koadroen definizioa
Software librea

Software guztiz librea: aplikazioa bera, editorea, API-a, ekintzak eta smartphone aplikazioa GPL 2 lizentziapean daude.

Lortu kodea
Hackeatzeko erraza

Aldatu lehendik dauden ekintzak edo berriak sor ditzakezu JavaScript arruntarekin (NodeJs erabiliz). Aldatu uneko editorea edo zure propioa hutsetik sortu, zure beharretara egokituz.

Sortu zure ekintzak

Aplikazioa

Editorea

Ez dago zertan Electron aplikazioa astun eta RAM-jale bat deskargatu konfiguraziorako. Editorea zure nabigatzailean bertan dago!

Etorri zerbait erratera ideckia logo Mastodonera